1967 urtetik gaur arte
Bihotz Gaztea Kultur Elkartea Santurtziko zaharrenetariko bat de, 1967ko azaroaren 18an sortua. Hasieratik, zaletasunak aurrera eramateko biltzen ari airen hainbat lagun talde ezberdin elkartean integratu ziren, Bihotz Gaztea osotzen duten sailak sortaraziz.
Hasiera batean, Elkartea “Juventudes Parroquiales” izena hartu zuen, lehengo bilerak Mamarigako Itsasoko Ama Elizan egiten baitziren apaizaren laguntzaz.
Bere hastapenetan, “Corazón Joven-Bihotz Gaztea” izenaz inskribatu behar izan zen, garai hartan euskal izen siolak debekaturik baitzeuden.
Honekin batera, Elkarteen legea bitartez, elkartea legeztatzea aztertu zen. Mamarigako elizako lokalak erabiltzeko baimena bertako apaizak eman eta Sorte Batzarra zein lehendabiziko estatutoak amaitu eta gero, “Corazón Joven – Bihotz Gaztea” elkartea legeztatu zuen Gobernu Zibilak 1968ko martxoaren 16an.
Hilabeteak aurrera joan ahala, sailen kopurua eta partaide kopurua handituz zihoan eta ez zogoen modurik elizaren lokaletan ekimen guztiak bideratzea. Horren ondorioz, egoitza berria bilatzen hasi zen. Sorburutik gertu egoitzarik topatzea ezinezkoa izan zenez gero, leku zentrikoago bat bilatu behar izan zen baina auzotik ahalik eta gertuen. Egun Bihotz Gaztea Elkarteak Juan XXIII kalean daukan egoitza 1969ko uztailaren 6an inauguratu zen.
Sailak
Gaur egun egiten diren sailak hauek dira:
Elkartean parte hartu duten sailak eta denadelakoagatik gaur egun ez daudenak hauek dira:
- Kale Animazioa (Mingotsa)
- Musika eskola
- Kartoi Banda
- Moto-Kluba
- Txalaparta
- Orfeoia
- Rondaila
- Txistu
- Soka-Tira
- Txirrindularia